XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oliten geldituz gero, gosea asetzeko eta aparteko gasturik gabe, Oliten bertan aurkituko duzu lekurik aproposena.
Edozein jatetxetan mota guztietako janariak dasta daitezke, ohizko sukaldaritzakoak zein berriak, beti lurreko ekoizpen gozoenak dastatzeko aukeraz.
Horien artean, barazkiak, lehen platerak osatzeko oso aproposak direlarik.
Eta gero, ehiza, behikia, ardikia, zerrikia eta barraskiloak era askotara egin daitezkeelarik.
Hona hemen, adibide gisa, jatetxe hauek:
Gozozale bazara,
Guraso edo nagusi ardozaleekin etorriz gero, Oliteko eskualdeko ardoak dastatzeko gonbidapena luzatu, aukera anitz eta gozoak baitira: ardo beltz, gorri eta zuriak.
Ziur egon ardoak dastatuz mahastietan ibiltzea eta kupeldegietarako bisitak egiten gozatuko dutela.
Hala ere, ahalik eta gutxien edatea gomendatu, gero zutik jarraitu nahi badute.
Ez ahaztu zure gurasoei ardoari buruzko informazio hau komentatzea: herri honi ardoaren ospe handia antzinatik datorkio.
Teobaldo erregeen garaietan, hau da, Erdi Aroan, Frantziako Champagne herrialdetik ekarritako mahatsondoak sartu zituzten eta 300 urtetan mantendu ziren.
Oliten lo egitea pentsatu baduzue,
Hona hemen, Oliteko gida praktikoa:
Ostatuak:
Jatetxeak: - Zanito etxea;
- Ganbarte;